This Is My Father
This Is My Father | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | This Is My Father |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada eta Irlandako Errepublika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film erromantikoa |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul Quinn |
Gidoigilea(k) | Paul Quinn |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nicolas Clermont (en) Philip King (en) |
Edizioa | Glenn Berman |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dónal Lunny |
Argazki-zuzendaria | Declan Quinn |
This Is My Father (euskaraz: «Hauxe Da Nire Aita») 1998ko Paul Quinn estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama film bat da. Aidan Quinn, James Caan, Stephen Rea, John Cusack, Jacob Tierney, Colm Meaney eta Donal Donnelly aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998, Chicago, Kieran Johnson (James Caan) institutu bateko historia irakasle alargun eta bakarti bat da, bizitzaz deskonektatua sentitzen dena. Jada adindua den eta garun jario baten ondorioz ohean hitz egin ezinik dagoen Fiona (Gina Moxley) ama alargunaren eta gizon gazte ezezagun baten Irlandako gaztaroko argazki bat ikusi eta haren atzean dagoen amodio istorioa zein den jakiteko asmoz Jacob (Jacob Tierney) semearekin batera amaren jaioterria den Galway konderriko Kilronan herrira bidaiatuko du. Kilronan herrian, Seamus ostalariaren ama den Kearney andreak eskualde hartan ia bizitza osoz bizitu denez Kierani istorio bat kontatuko dio: 1939an Jack O'Dea (Aidan Quinn) gaztea eta Fiona Flynn (Moya Farrelly) neska gazte bixi eta ederrak amodio harreman bati ekin ziotenekoa. Kieran O'Day nekazari "sasikume koitadu" bat bezala hazi zenez, herrian beti mutil lotsati, langile baina arraro bat bezala hazi zen, bere aita eta ama ordeen baserriko lanak eginez. Komunitatean maila sozial eta adin ezberdinak dituztenez, Jackek hogeitamar urtetik gora eta Fionak hamazazpi inguru, beren amodio harremanak aurrera egiteko hainbat oztopoei aurre egin beharko diete.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aidan Quinn: Kieran O'Dea
- James Caan: Kieran Johnson
- Moya Farrelly: Fiona Flynn
- Jacob Tierney: Jack
- Gina Moxley: Flynn Alarguna
- Colm Meaney: Seamus, ostatuko jabe maritxua
- Moira Deady: Kearney andrea
- John Cusack: Eddie Sharp, estatubatuar hegazkin pilotua
- Brendan Gleeson: Jim, Garda polizia
- Pat Shortt: Ben, Garda polizia
- Maria McDermottroe: Maney andrea
- Donal Donnelly: John Maney
- Eamon Morrissey: Aita Mooney
- Stephen Rea: Apaiz misiolaria
- John Kavanagh: Liam Finneran
- Karen Ardiff: Kearney andrea, gaztaroan
- Sheila Flitton: Madigan andrea
- Pauline Hutton: Maria
- Fiona Glascott: Nuala
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1998ko filmak
- Paul Quinnek zuzendutako filmak
- Paul Quinnek idatzitako filmak
- Aidan Quinnek antzeztutako filmak
- James Caanek antzeztutako filmak
- Devon Murrayk antzeztutako filmak
- Stephen Reak antzeztutako filmak
- Colm Meaneyk antzeztutako filmak
- John Cusackek antzeztutako filmak
- Brendan Gleesonek antzeztutako filmak
- Irlandako filmak
- Kanadako film dramatikoak
- Amodiozko drama filmak
- Alarguntzari buruzko filmak
- Galway konderrian girotutako filmak
- 1930eko hamarkadan girotutako filmak
- Chicagon girotutako filmak
- 1990eko hamarkadan girotutako filmak